GETXO.- Larunbatean, azaroak 12, Bilboko 13. Kantu Lehiaketako sari berezien irabazleak jardungo dira. Helena Orcoyen sopranoak, Alberto Núñez baritonoak eta Itziar Barredo piano-jotzaileak errezitaldia eskainiko dute, 20:00etatik aurrera eta, besteak beste, Verdiren, Donizzettiren, Offenbachen, Guridiren eta Sorozábalen piezak interpretatuko dituzte. Hogeita lau urte besterik izan ez arren, Helena Orcoyen (Tolosa, 1986) lirikako promesetako bat da. Horren adierazgarri dira lortutako sariak: Espainiako Gazte Musikarien Lehiaketa (2007), Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketa (2008), Colmenar Viejoko Nazioarteko Abesti Lehiaketan Promesarik Gazteenaren Saria (2010) eta Logroñoko Nazioarteko Lehiaketan bigarren saria (2010). Bilboko Nazioarteko Kantu Lehiaketan iazko azaroan lortutako bost sariak ere aipatu beharra dago, besteak beste, kontzertu bira bat Espainian, kontzertuak atzerrian eta ikasketetarako beka bat.