• Banner
  • Banner
  • Banner
  • Banner
  • Banner
  • LEIOA.- Sakoneta Kiroldegiko tornuetatik sartzea errazteko asmoz, kirol instalazioetako erabiltzaileen txarteletako sistema aldatzear dago Leioako UKI. Bazkideak datorren astelehenetik aurrera pasa daitezke kiroldegitik txartel berriak jasotzera. Orain arte, txarteletan inprimaturiko barra-kodeak irakurriz egiten zen kontrola. 2004tik abian dagoen sistema honek arazoak eman dizkie erabiltzaile askori, barra-kodea irakurtzeko zailtasunak baitzeuden.
  • LEIOA.- Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraio eta Obra publikoen sailak esleitu du behin betiko Avanzadaren estaltzea hartzen duen proiektuaren idazketa. Aldundia errepide honen jabea denez berari dagokio pausu hau ematea Leioatik pasaten den errepide honen estaltzea posible izateko herri erdialdetik, hau baita Leioako herriaren eta Udalaren eskaera nagusienetariko bat. Bizkaiko Aldizkari Ofizialak argitaratzen duenez, Aldundiak Avanzadako proiektuaren eraikuntza, handitzea eta tunelaren egokitzapena lantzeko zerbitzu teknikoen kontratazioa esleitu du.
  • GETXO.- “Bai esan” sentsibilizazio ekimena hirugarren urtez martxan jarri du Getxoko Udalak,herritar euskaldunak izapideak administrazioarekin euskaraz egitera animatzeko helburuarekin. Euskaldunei bideratuta, kanpainak administrazioaren aurrean euskara erabiltzeko sentsibilizatu nahi ditu herritarrak. “Getxoko Udaleko langileek beren euskalduntze prozesuan burututako esfortzua aitortu behar da eta emaitza gaur egun euskaldun gehiago egotea eta zerbitzuak euskaraz eskaini ahal izateko prestatuago dagoen Administrazioa egotea da. Herritar eta udal langileen artean hizkuntzaren erabilera sustatzera animatzeko unea da” adierazi du Koldo Iturbek, Euskara zinegotziak.
  • GETXO.- Pedro Antonio Santamaría idatzitako “Vivir con otra mirada. Diario de un enfermo de Parkinson” titulupeko liburua aurkeztu dute gaur goizean prentsaurrekoan Getxon. Argitalpena Udala eta ASPARBI, Parkinson Bizkaia Elkartearen arteko elkarlanaren fruitua da Parkinson gaixotasuna ezagutzeko eta sentsilibizatzeko eta baita afektatuak eta bere senideak bai elkartean bai gizartean integratzeko ere.
  • GETXO.- Fadurako kiroldegiak atletismo pista dauka jada 2008ko uholdeetan jasandako kalteen eraginez egindako zaharberritze lanak amaitu eta gero.
  • GETXO.- Larunbatean, azaroak 12, Bilboko 13. Kantu Lehiaketako sari berezien irabazleak jardungo dira. Helena Orcoyen sopranoak, Alberto Núñez baritonoak eta Itziar Barredo piano-jotzaileak errezitaldia eskainiko dute, 20:00etatik aurrera eta, besteak beste, Verdiren, Donizzettiren, Offenbachen, Guridiren eta Sorozábalen piezak interpretatuko dituzte. Hogeita lau urte besterik izan ez arren, Helena Orcoyen (Tolosa, 1986) lirikako promesetako bat da. Horren adierazgarri dira lortutako sariak: Espainiako Gazte Musikarien Lehiaketa (2007), Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketa (2008), Colmenar Viejoko Nazioarteko Abesti Lehiaketan Promesarik Gazteenaren Saria (2010) eta Logroñoko Nazioarteko Lehiaketan bigarren saria (2010). Bilboko Nazioarteko Kantu Lehiaketan iazko azaroan lortutako bost sariak ere aipatu beharra dago, besteak beste, kontzertu bira bat Espainian, kontzertuak atzerrian eta ikasketetarako beka bat.
  • GETXO.- Getxoko 31 urteko auzotar bat atxilotu dute gaur goizaldean bertako udaltzainek Gobelaurre eta Ibaigane kaleetan aparkatuta zeuden bost autoren aurka jo eta alkohol-maila hirukoiztu eta gero. Gertakaria 3:56 aldera jazo da, Getxoko Udaltzaingoko Koordinazio Zentroan Ibaigane kalean izandako trafiko istripu baten berri jaso aurretik. Udaltzainak istripua izandako lekura hurbildu dira eta aparkatuta zeuden beste auto batzuen kontra jo zuen autoko gidaria aurkitu zuten.
  • GETXO.- Bakea eta bizikidetzaren kulturaren aldeko Getxoren konpromisoan sakontzeko asmoz, Udalak, beste urte batez, “Getxo: bizikidetzaren aldeko udalerria” programari eutsiko dio. GEUZ, Gatazka eraldatzeko Unibertsitate-Zentroak dinamizatuko du egitasmoa. Oraingoan, hitzaldi sorta antolatu da “Eta orain, zelan eraikiko dugu elkarbizitza?” izenburupean, eta hausnarketa eta elkarrizketarako gunea izan nahi du, bertara aditu ospetsuak, hala nola, Jonan Fernandez, Paul Ríos, Izaskun Bilbao, Iñigo Lamarca eta Almudena Cacho, eta herritar getxotarrak bilduz.
  • GETXO.- Merkataritza eta Ostalaritza sektoretan kontratuak egiteko diru-laguntzak eskatzeko epea azaroaren 18 arte zabalik egongo da. Horretarako 90.000€ esleitu dira. Ekimen honen helburua, “Merkataritza eta Ostalaritza Enpleguarekin” kanpainaren barruan dagoela eta, orain arte, udalerriko 40 enpresa baino gehiagok beragatik interesa agertu dutela, gure udalerrian hain garrantzitsuak diren bi sektore hauetan enplegua sortzen laguntzea da, batez ere Ganonetako eta Merkealdiko kanpainetan, erosketa gehien egiten den garaietan alegia.
  • LEIOA.- Asteburu honetan, Ikusmenaren eta Gastronomiaren Plazeren XXII. Azoka izan da Leioan, nahiz eta euriak gogor jo duen eta herrian haizea eta euria dela-eta bi alerta egon.